ESZENA

Leioako Umore Azoka prest maiatzerako

Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Espainiar Gobernuko Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren laguntzarekin, Leioako Udalak Umore Azoka Kaleko Artisten Azoka antolatzen du urtero. Aurten bere hamabosgarren edizioa ospatuko du maiatzaren 15 eta 18ra bitarte.

Urte honetako lau egunetan 45 ikuskizun aurkeztuko dira, Umore Azokak bertan parte hartzeko aukeratutako 43 konpainien eskutik.
Betiko legez, antzerkia, zirkoa, dantza, performancea, klowna, instalazio artistikoak edota mikroteatroarekin gozatzeko parada izango da Leioan.

Edizio honetako programazioan, Euskal Herriko 14 konpainia ezberdinek 15 ikuskizun eskainiko dituzte, eta horietatik 8 estreinaldiak izango dira. Espainiatik beste 22 taldek 23 ikuskizun aurkeztuko dituzte, artean 8 estreinaldi, eta gainontzeko 7 konpainiek lehendabizi plazaratuko dituzte hemen euren sormen lanak.

Beste aldetik, profesionalen presentziak berebiziko garrantzia du Kaleko Arteen sektorearen ekonomia bultzatzeko. Horrexegatik, Umore Azokaren antolatzaileek profesionalek izena eman dezaten epea zabaldu zuten Nazioarteko Antzerki Egunarekin batera. Izena emateko ekimenaren webgunera jo behar da eta maiatzaren 2rako eskakizuna bete.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button