ESZENA

Murmuyo clownak ikastaroa emango du Lekeition

Murmuyo izeneko artista txiletarrak Clown ikastaro trinkoa zuzenduko du Lekeitioko Arropaineko Arraguan, apirilaren 17tik 19ra; nornahik parte har dezake, eskarmentuduna izan ala ez.

Teoria eta praktika landuko dira, hitzik gabe komunikatzen ikasteko asmoz. “Huts eszenikotik eraikitzea, gorputzaren bidez emozioak komunikatzea, hitza alde batera utzita”. Hala ikastaroaren xedeetako bat clown diziplinaren alde poetikoa jorratzea izango da.

Murmuyoren harira, 1990ean hasi zen mimo ikasketak egiten Roberto Espina argentinarrarekin. Harrezkeroztik, kaleko mimoaren ikertzaile sutsu bihurtu da. “Kaleko mimoaren bultzatzailea, lehenengo mimo jaialdiak antolatu zituen Txilen”.

Informazio gehiago: arragua.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button