MUSIKA

Ewa Kupiec piano-jole poloniarra Euskadiko Orkestrarekin arituko da estreinakoz

Ewa Kupiec poloniar interpretea Tokyo eta Yokohaman kontzertuak eskaini eta Heidelberger Frühling Festival delakoan aritu ostean dator Euskadira. Hamaikagarren programa honi dagozkion kontzertuak honako egunotan izango dira: apirilaren 22 eta 26an Donostian (Kursaal), 23an Gasteizen (Principal Antzokia), 27an Bilbon (Euskalduna Jauregia) eta, amaitzeko, apirilaren 28 asteazkenean Iruñean (Baluarte Auditorioa).

Andrey Boreyko zuzendaria denboraldi honen hasieratik da Euskadiko Orkestraren zuzendari printzipal gonbidatua eta honetaz gain Düsseldorfer Symphoniker-en musika-zuzendari nagusia, Berner Symphonie-Orchester-en zuzendari titularra eta (SWR) Stuttgart Radio Symphony Orchestra-ren zuzendari gonbidatu nagusi ere bada. Etorkizunerako bere proiektuen artean, aipatzekoa da New Yorkeko Orkestra Filarmonikoarekin lankidetzan arituko dela.

Egitarauari dagokionez, honako hau izango da: Roberto Gerhard (1896-1970), On Kixote. Dantzak; Karol Szymanowski (1882-1937): 4. Sinfonia piano eta orkestrarako, 60. Opusa, Concertante; Ludwig Van Beethoven (1770-1827): 7. Sinfonia la nagusian, 92. Opusa.

Euskadiko Orkestrak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button