LITERATURA

“Munduko Poesia Kaierak” bildumako perla berriak

Chuya Nakahara, Rosalia de Castro eta Seamus Heaney poeten antologia berriek argia ikusi dute, eta gaur goizean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan liburuon aurkezpena egin du Susa argitaletxeak

Munduko Poesia Kaierak bildumak hiru perla berri sortu ditu: Chuya Nakahara (1907-1937) poeta japoniarra idazle malditoen multzoan sartu izan zuten, baina gaur egun poeta handienen artean daukate Japonian (itzulpena Hiromi Yoshidak egin du); Rosalia de Castro (1837-1885) poeta izan zen Galiziako literaturan Rexurdimento (Pizkundea) mugimenduaren abiapuntua (itzulpena Koldo Izagirrek egin du); eta Seamus Heaney (1939-2013) Irlandako poeta modernoen artean estimatuena da, Nobel Saria ere jaso zuena 1995. urtean (itzulpena Xabi Bordak egin du)

Munduko Poesia Kaiera berri hauekin, dagoeneko 24 zenbakira iritsi da bilduma. Zorionak!

Ale koloretsu guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button