LITERATURA

“Munduko Poesia Kaierak” bildumak hiru lan berri ditu

Ostegunean aurkeztuko dituzte, Donostiako Udal Liburutegi zaharrean, Munduko Poesia Kaierak bildumaren ale berriak, 11:00etatik aurrera. Susa argitaratzailearen arabera, “Munduko Poesia Kaierak bildumara hiru antologia berri ekarriko ditugu: Adrienne Rich, Alfonsina Storni eta Dylan Thomas”.

Adrienne Rich (1929-2012) poeta estatubatuarraren antologia Maialen Berasategik ekarri du euskarara; Alfonsina Storni (1929-2012) argentinarrarena Uxue Alberdik; eta, azkenik, Dylan Thomas (1914-1953) estatubatuarrarena Iker Alvarezek.

Bildumaren koordinatzaile Beñat Sarasolaren aburuz, “(Dylan Thomas) XX. mendeko poeta anglosaxoi malditoetarik genuke, (…) haren poemek sarri eskatzen diote irakurleari ulermen ahalegina”.

Adrienne Richeri buruz, halaber, hauxe esan du Sarasolak bildumaren hitzaurrean: “(…) Poeta estatubatuar batek jaso ditzakeen sari garrantzitsu gehienak jaso zituen. (…) Neurri batean, bere jatorrizko identitate zuri, heterosexual, klase ertainekoa deseraikitzen ahalegindu zen, eta gatazka horren zauri eta zantzuak topatuko ditu irakurleak Richen poesian”.

Azkenik, Alfonsina Storniren lanean itsasoa etengabeko erreferentzia da, baina Sarasolaren hitzei jarraituz, ez da argentinarraren “janzki poetiko bakarra”. Hala, “emakume izatearen esperientziak blaitzen du orobat bere poesia osoa, bereziki gizonen maitale izatearen neke-zorigaitzak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button