ESZENA

Gizaki hauskorrak

Ostiralean, ekainak 10, 22:00etan, Cia.7 Grados-en eskutik Trastornos Literarios antzezlana ikusteko parada egongo da Elorrion.

Itziar Lazkano zuzendu duen obra honetan antzerkirako mikrokontaketak, bakarrizketak, elkarrizketak eta pertsonaia ugariko testuak nahasten dira, eta horien bidez, gizaki hauskor batzuek (sei friki ero) ahalegina egingo dute beren burua adierazteko, betiere barregarri geratzeko zorian.
Asmo engainagarri horretatik sortuko da beraien drama eta komedia. Hizkuntza untxientzako tranpa bihurtuko da, hitzen logikak haien bizitzaren absurdoa nabarmenduko baitu. Sei pailazo gizajo, labirintoan laborategiko sagutxoak bezala jolasten.

Oholtza gaineko antzezleak Ainhoa Bazterrica, Mikel Ibáñez, Irrintzi Ibarrola, Ana María Llamas, Ángel Pisano eta Iñigo Sourrouille dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button