LITERATURA

“Munduko Poesia Kaiera” berriak karrikaraturik

Wold Poetry Day honetan, Susa literatura argitaletxeak Munduko Poesia Kaiera berrien aurkezpen ekitaldia egin du gaur goizean. Oraingo honetan Audre Lorde, Angel Gonzalez eta Paul Celan poeten antologiak plazaratuko dituzte.

Audre Lorde Amerikako Estatu Batuetako idazlea izan zen. Lorde ausart mintzatu zen emakume, lesbiana eta beltza izateagatik pairatutako azpiramenduari buruz. Feminismo beltzaren erreferente nagusienetakoa izan zen, Alice Walker, Angela Davis eta enparauekin batera. Danele Sarriugartek ekarri du euskarara.

Angel Gonzalez Espainiako poesia sozialaren baitan kokatzen da ardurenean. Maitasuna, gerra ostearen garratza, eguneroko bizimodua, gauarekiko lilura, alkoholarekiko jaidura eta abarrez mintzatu zen poeta. Gerardo Markuletak egin ditu itzulpen lanak.

Paul Celan XX. mendeko bigarren erdian alemanez idatzi zuen poeta garrantzitsuena da. Celanen poesian ugariak dira bortizkeriazko irudiak bezala esanahiaren hutsaltasunari eta ezerezari buruzko aipamenak. Xabier Montoiak itzuli du Paul Celanen lana.

Munduko Poesia kaierak ikusi nahi badituzue, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button