LITERATURA

“Munduko Poesia Kaia”, munduko poesia batzeko emanaldia

Martxoaren 21a Munduko Poesia Eguna izan da. Loraldia Festibalak martxoaren 23an ospatuko du egun hori Susa argitaletxearekin eta Bilbao Poesiarekin elkarlanean. Susa argitaletxeak Munduko Poesia Kaia emanaldia aurkeztuko du Loraldiaren baitan, Munduko Poesia Kaierak bildumako 30. zenbakiaren harira sortutako ikuskizuna.

Atzo, Bilboko Itsas Adarra Itsas Museoan, Susa argitaletxeak Munduko Poesia Kaierak bildumako azken bi lanak aurkeztu zituen: Cesare Pavese (Santo Stefano Belbo, 1908-Torino, 1950). XX. mendeko idazle italiar handienetakoa, euskaraz sarrien itzuli den poetetako bat da. Itzultzailea Ion Olano Carlos izan da. Eta, Idea Vilariño (Montevideo, 1920-Montevideo, 2009). Uruguaiko 45ko Belaunaldia deritzoneko poeta handienetako bat. Belaunaldi kide gizonezkoen (Juan Carlos Onetti, Mario Benedetti) gerizpean egona urtetan. Itzultzailea Garazi Arrula Ruiz izan da.

30 poeta, 30 idazle, 30 itzultzaile dira orain arte proiektu horretan bildu direnak, eta Munduko Poesia Kaia emanaldiaren barruan, kaiera bakoitzeko poema bat aukeratu da irakurtzeko, “nolabaiteko antologien antologia bat eginez”. Oholtza gainean hiru mundu diferente: Jose Luis Otamendiren poetaren errezitatzaile ahots trebatua, Noemi Viana dantzari garaikidea, eta Iraia Elias aktorea. Idoia Beratarbide eta Oier Guillan bikoteak proposamen dramaturgikoak eta aktoralak egin dituzte.

Informazio guztia: Loraldia

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button