ARTEA

Munduko herri arteak

Bilboko Aritza galerian Munduko herri arteak izeneko erakusketa dago ikusgai 2013ko urtarrilaren 28a bitarte. Bertan, planetako makina bat kulturetako eskulanak paratu dituzte.

Sol Panerak honakoa idatzi du erakusketaren harira: “Konponbidea ez da historian atzera egitea eta eskuz eginiko lanera itzultzea, baizik eta atzera begiratzea herri artearen objektuak ezagutzeko, non sortzaile asko inspiratzen eta inspiratu diren”.

Hala, erakusketaren xedea objektu horiek ezagutzea eta ulertzea da, alegia, nola sortu ziren ezagutzea eta ulertzea: “beste funtzio batzuetara egokituriko prototipo zahar bat edo sortzailearen argitasunaren emaitza den eraikuntza orijinal bat, materialekiko errespetu eta exijentziak, eta gizartearen sentsibilitate kolektiboa adierazteko desioa. Horiek guztiak kontuan hartu beharko lituzke gure garaiko diseinu industrialak”.

Finean, objektu erabilgarriok bizitzatik ateratzen dira zuzenean, eta bizitza bera osatzen dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button