BERTSOTAN

Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketa ostiralean hasiko da

Handi dator urte birik behin antolatzen duten Arabako Kuadrillartekoa, izan ere, 2020ko edizioan makina bat lagun bilduko dira idatzizko eta bat-bateko modalitateetan. Guztira, 63 lagun arituko dira bertsotan, 16 epaile lanetan, 16 lagun gai-jartzaile beharretan. Ekimenak bertsolari berriei plazara irteteko aukera eta Arabako bertsogintza indartu nahi ditu.

Aste honetako ostiralean eta larunbatean abiatuko dute Arabako Laudio, Gasteiz eta Aramaio herritan Arabako Kuadrillartekoaren seigarren edizioa, hamabi kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala bilduko dituena. Hurrengo eskualdeek parte hartuko dute txapelketan: Aiaraldea, Mendialdea, Lautada (bi talde), Gorbeialdea (hiru talde) eta Gasteiz (bost talde).

Diogun bezala, bat-batekoan eta idatzizkoan taldeka hartuko dute parte-hartzaileek. Bat-batekoan, 12 talde osatu dira eta saioetan 3-6 bertsolari arituko dira kantuan. Guztira 9-12 laguneko taldeek parte hartuko dute.

Idatzizko modalitatean 16 taldek hartuko dute parte: Gazte Asanbladak, Mintzalagun taldeak, lagun kuadrillak, bertso eskolako kideak… Bertsoak prestatu, idatzi eta jende aurrean edo jendearekin batera kantatuko dituzte.

Apuntatu: lehen saioak ostiral honetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button