MUSIKA

Munduko hamaika doinu entzungo dira Getxon

Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdia izango da irailaren 5etik 8ra. Orotara, dozena bat emanaldi izango dira, Irlandako Clannad taldea, Kepa Junkera, Budiño, Yacine & The Oriental Groove eta Kukai & Lagunak ikuskizuna, besteak beste.

Kepa Junkerak irekiko du ostegunean, irailak 5, jaialdia. Bizkaitarrekin batera Budiño ere arituko da; 6an, musika zelta eta New Age estiloa batuko ditu Clannad talde irlandarrak; 7an, Kataluniako Yacine & The Oriental Groove bandak Mediterraneoko kutsuko emanaldia aurkeztuko du ekialdeko eta Magrebeko musikak uztartuz; azkenik, 8am, Kukai dantza-taldeak Kukai & Lagunak ikuskizuna aurkeztuko du, non euskal dantza tradizionalak eta bestelako dantzak uztartuko dituen. Kontzertuok Areetako Geltokian izango dira.

Aipatutako emanaldi nagusi horiez gain, doako kontzertuak ere izango dira, hala nola, Mariachi Imperial Elegancia Mexicana, Dead Bronco Getxoko country taldea eta jazza, flamenkoa eta rumba uztartzen dituen Tazzuff banda.

Bestelako ekitaldiak ere izango dira: GKE batzuk ondutako Elkartasun Gunea; Munduko Eskulangintza Azoka edo Bidezko Merkataritzari buruzko gunea Espazio Solidarioan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button