ESZENA

Munduko dantzak, Basurtuko Nazioarteko Folklore jaialdian

Beti Jai Alai dantza taldeak bere urteurrena ospatzeko, Nazioarteko Folklore jaialdia antolatu du Basurtun.

Gaur berton, uztailak 26, Beti Jai Alai elkarteak bere 50 urte ospatuko ditu beste bi dantza talderekin batera:  Ritmos y Raices Panameñas (Panamako dantza taldea) eta African Tumbas (Kenyako dantza taldea). Basurtuko Nazioarteko Folklore jaialdian, Portugaleteko Nazioarteko 44. Folklore jaialdian parte hartzen duten taldeak dira aipaturikoak.

Nabarmentzekoa Kenyako dantza taldea: Anthon Kurunduk zuzendutako talde honek 21 dantzari biltzen ditu, eta zenbait errito eta zeremoniekin lotutako dantza afrikarrak zabaltzen dituzte, esaterako ezkontzak, jaiotzak, ehiza eta guda errituak… Halaber, masai dantzak ere antzezten dituzte, hain berezkoak dituzten saltoekin.

Basurtuko Nazioarteko Folklore jaialdia gaur bertan abiatuko da Iparralde futbol zelaian, gaueko 21:00etan, eta diogun bezala, munduko beste dantza elkarte batzuk joango dira hara, bestelako dantzak erakusteko, eta egin behar diren ospakizunak ondo borobiltzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button