BESTELAKOAK

“Mundua aldatzeko ideiak” ekimena aurkeztu dute

2012 Euskadik 18 pentsalariren hitzaldiak eta eztabaidak bilduko dituen Mundua aldatzeko ideiak ekimena aurkeztu du gaur goizean, Eusko Jaurlaritzako kulturako sailburuorde Antonio Rivera eta Kultura Sustatzeko Mikel Toralen partaidetzarekin.

“Gaur egungo kulturak hitza hartuko du 18 begirada hauen bidez”, esan du Mikel Toralek prentsaurrekoan, “hausnarketa partekatua ekarriko dugu Euskadira guztiok ditugun arazo orokorren gainean berba egiteko eta konponbideak ere, ahal izanez gero, lortzeko”, gaineratu du.

Riverak bere aldetik esan du: “bi helbururekin antolatu da ekimena; alde batetik, euskal kulturara bakearen aldeko kultura ekartzea,-oraingo honetan Bilbon-, eta bestetik, une batez bada ere, Euskadi pentsamenduaren hiriburua izatea munduko pentsalari onenekin”.

Hala, uztailaren 5, 6 eta 7an, saio bereziak egingo dira arratsaldeetan munduko txoko guztietatik etorriko diren puntako pentsalariekin.

Hizlarien taldea honako hauek osatuko dute: Zygmunt Bauman filosofo poloniarrak, Alessandro Baricco idazle italiarrak, Bence Fliegauf zinemagile ospetsuka, Susan George filosofoak, Isabel Coixet zinemagileak, Alfredo Jaar artista eta arkitekto txiletarrak, Germaine Greer feminismoaren akademikoak, Ignacio Cirac Fisikako Sari Nazionalak, Amy Goodman kazetari independienteak, Sergio Ramirez Nikaraguako presidenteorde ohiak, Pier Giorgio Olivetti, Cittaslow mugimenduaren zuzendariak, Susan Abulhawa errefuxiatu palestinarrak, eta Palestinako haur-parkeak sortu zituenka, Wassyla Tamzali Maghreb Egalite kolektiboaren sortzaileak, Shashi TharoorIndiako kanpo-arazoetarako ministroak, Colin Vaines zinemagileak, Ramiro Pinilla narratzaileak, Luisa Etxenike idazleak, eta Josep Ramoneda kazetariak.

Hitzaldiak Bilboko Euskalduna Jauregian burutuko dira saio ezberdinetan, eta entzule gisan joan ahal izateko www.2012euskadi.org webgunean egin beharko dira izen emateak, derrigorrean. Halarik ere, streaming bidez ere munduko txoko guztietatik ikusi ahalko dira hitzaldiak, gero saio hauek guztiak grabatuko dira eta esteka horretan eskainiko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button