MUSIKA

Mundu Unplugs The Ramones, Porco Bravo eta Sermond`s, “Musikazuzenean” festan

Larunbatean, Andoaingo gaztetxean, 22:30ean, Musikazuzenean atari digitalaren festa egingo da. Agertokian hauexek izango dira: Mundu Unplugs The Ramones, Porco Bravo eta Sermond`s.

Musikazuzenean webgunearen arabera, “larunbat gaua rock&roll gau izerditsu eta bero bilakatuko da. Zuzeneko kontzertuak amaitzean, musika jartzaileak izanen dira, gaualdia borobiltzeko asmoz”.

Festa Ramones talde klasikoaren moldaketekin hasiko da, izan ere, Munduk New York hiriko laukotearen kantuak bere egingo ditu formatu akustikoan. “Ramones taldearen diskografiari errepaso emango dio gitarraren laguntzaz”.

Elorrioko Sermond´s taldeak, berriz, stoner kutsuko erritmoak haizatuko ditu. “Desertuko doinuak eta gitarra azkarrak iritsiko dira, bolumena eta intentsitatean gora eginez”.

Azkenik, Barakaldoko Porco Bravo rock talde ezagunaren txanda izango da. “Porco Bravok rockaren arma guztiak taularatuko ditu emanaldi sutsuan: Base erritmiko potentea, gitarra zorrotzak eta mila trikimailuko frontman ero eta beroa”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu