ARTEA

Mundu osoko LGTBIQ+ sentsibilitate desberdinen ikuspegia

Bizkaiko Batzar Nagusiek ekainaren 28an izango den Harrotasunaren Nazinoarteko Egunaren ospakizunarekin bat egin dute, eta  Sare Irekiak izeneko erakusketa abiatu dute Bilbao Bizkaia Harro kolektiboarekin batera. Uztailaren 22ra arte zabalik egongo den erakusketak “globalizazioak eta hiperkonexio teknologikoak LGTBIQ+ mugimenduan dituen ondorioen gaineko gogoeta” bultzatu nahi du.

Erakusketak, LGTBIQ+ kolektiboaren arte eta errebindikazioen ibilbide historikoa erakusten du artelanen eta informaziorako panelen bitartez, izan ere, sare sozialek eta teknologia berriek aktibismo moduak eraldatu dituzte, eta errebindikaziorako mundu paraleloa sortu dute.
Hortaz, Sare Irekiak erakusketaren helburua, “mundu osoko LGTBIQ+ sentsibilitate desberdinen ikuspegia ematea da, artista horren artelanen, artearen eta arte horren ibilbide historikoaren bitartez, medio analogikoen eta digitalen arteko konparazioak eta erreferentziak eginda. Erakusketa globalizazioaren alderdi eta ondorio guztiak aztertzeko, eztabaidatzeko eta erakusteko eta hiperkonexio teknologikora eroaten dutela ikusteko leku bilakatuko da”.

Aurtengo erakusketa kolektiboan Lamoth Evangelista, Lle Godoy, Nazareth Dos Santos, Irati Inoriza, Saray Pérez Castilla, Noelia Muriana, Victoria Ascaso eta Alvaro Bochert & Cora Prada artistek hartu dute parte. Erakusketaren komisarioak Elena Gomez Menendez eta Clara Fuster Pastor dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button