LITERATURA

Mundu osoko emakume poetak

Gaur berton, azaroak 26, Bilboko Bira aretoan, 19:00etan, Eider Perez eta Ane Zubeldiak sortutako munduko poesiaren gaineko irakurketa antzeztua egingo dute Autobiographikal lanarekin.

Mundu osoko hainbat poeta ezagun eta ez hain ezagunen olerkiak bildu, eszenaratu eta haiekin jolasten du ikuskizunak: denboran zeharreko fikziozko elkarrizketak, lurraldetasun esperimentuak, hezurretaraino heltzen diren… June Jordan, Eunice de Sousa, Safo, Itxaro Borda, Banira Giri eta beste hainbat poeta, beste hainbat poema.

Autobiographikal lana honela definitu dute autoreek: “Literaturazaleak gara eta poeta ezagunen eta horren ezagunak ez diren hainbat poetaren lanak hartu ditugu taula gainera eramateko. Mundu osoko poetak daude, emakumeak dira guztiak, periferiakoak batzuk… Beraien ahotsak hartu ditugu eta esperimentatu egin dugu, adibidez garai desberdinetakoak diren bi poeta hartu eta elkarrizketan jarri ditugu. Errezitaldi bat da, baina antzerkiarekin nahastuta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button