IKUS-ENTZUN

“Dardara” film ederra ikusteko abagunea, Elorrion

Ostiral eta larunbatean, apirilak 23 eta 24, 19:00etan, Marina Lameirok zuzenduriko Dardara film ederra ikusteko abagunea izango da Elorriko Arriola antzokian.

Film horretan, argazki eder batez horniturik, Berri Txarrak rock taldeak hartutako erabakiaren gaineko hausnarketa dator. Taldeak 25 urteko ibilbide nekaezinaren ondoren gelditzea erabaki du. Baina dena utzi baino lehen, agur gisa, azken bira bat egiten du mundu erdian, denbora horretan bere musikarekin bizi izan diren zale horiei guztiei eskerrak emateko.
Bertan grabaturiko irudi zoragarri asko agertuko dira, eta zale askoren testigantzak, emozioak, negarrak, iritziak, sentipenak,…

Marina Lameiro zinemagilea haiekin joan zen dena erregistratzeko asmoz, eta “erretratu koral bat egingo du, bere lurraldetik Mexikora, Alemaniara, Japoniara eta AEBetara doazen istorio desberdinetatik abiatuta, guztiak ere pasio komun batek markatuta: Berri Txarrak taldearen musikak.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button