ESZENA

Poltsiko Antzerki Sorkuntzarako deialdia zabalik

Poltsiko Antzerkian euskarazko sorkuntzak badu garrantzi handia, eta horretarako, Donostia Kulturak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzaz, XIII. Antzerki Proiektu deialdia zabaldu du. Proiektuak aurkezteko epea abian duzue, eta irailaren 16an amaituko da.

Poltsiko Antzerkian euskarazko lanen eskaintza urria izan ohi da, eta alor horretan euskarazko sorkuntzak bultzatzeko abiatu da ekimen hori.
Baina aurtengo deialdiaren xedea ez da sari soila, koprodukzioa baizik. Izan ere, aukeratutako bi proiektuen sorkuntza eta ekoizpena laguntzeaz gain, deialdi honetan landutako obren estreinaldia egingo da hurrengo Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren programazioaren barruan. Hain zuzen ere aukeratutako bi antzezlanetako bakoitzak 4 emanaldi egingo ditu hiriko hainbat tabernatan.

Hortaz, deialdian bi proiektu aukeratuko dira: irabazleak 1.500 euro jasoko ditu; finalistak, berriz, 1.200 euro. Gainera, proiektu irabazleak 2.500 euro jasoko ditu (gordinak eta zergak barne) Poltsiko Antzerki Jaialdian egin beharreko lau emanaldien truke. Finalistak 2.000 euro (gordinak eta zergak barne) jasoko ditu. Era berean, sormen-proiektuak gauzatzeko, kultur etxeek abenduan zehar espazioak utziko dituzte aukeratutako antzezlanak muntatzeko.

Oinarriak eta bestelako informazioa: Poltsiko Antzerkiaren Sorkuntza.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button