BERTSOTAN

“Mundu bat bertso” topaketa, gaur Bilbon

Gaur, maiatzak 29, Mundu bat bertso programaren ikasturte amaierako jaia izango da Arriaga Antzokian. Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailak Bizkaiko Bertsozale Elkartearekin batera antolatutako bertsolaritza-programa hori urritik maiatzera arte egiten da Bilboko ikastetxeetan, eta hala, 16 ikastetxetan bertsolaritza landu duten 900 gazte bilduko dira gaur.

Programa honen xedea “bertsolaritza indartzea da eta ikasleek ikastetxeetan ikasturtean zehar ikasitakoa beste ikuspuntu batetik ikustea, jai-giroan eta bertsoekin ondo pasatuz ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsita”. Ikastetxeetan, ikasturtean, gaztetxoek “euskal kultura eta euskaren ezagutza sakonago aztertzeko aukera dute eta bide batez, euskararen erabilera sustatzen da”.

Bilboko Udalak 30 urte daramatza programa hau Bilboko ikastetxeetan egiten, eta 32 ikastetxe parte hartzen ari dira, baian urte bakoitzean 16 ikastetxek parte hartzen dute, Arriaga Antzokira joateko aukera guztiek izan dezaten.

Gaurko ekitaldian, bertsoez, antzerkiaz eta musikaz euskaraz ondo pasatzeko abagunea eskainiko zaie hainbat ikastetxetako gazteei (Salvador Maristak ikastetxea, Sagrado Corazón, Arangoiti L.H.I, Intxixu Ikastola, Jesus Maria, Kirikiño Ikastola, Urretxindorra ikastola, Artxandape ikastola,…) eta adibidez, bertsotan Etxahun Lekue, Irudi Altzerreka, Xabat Galletebeitia eta Onintza Enbeitia arituko dira. Gainera, bertsolarien saioaz gain, Garoa Arizmendiren musika-emanaldia ere izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button