MUSIKA

Mundaka, rock-and-roll zirkua

Bizkaiko kostaldeko Mundaka udalerrian tokiko taldeekin osatutako Mundaka Rock and Roll Circus izeneko musika jaialdia egingo dute uztailaren 20an.

Rolling Stones taldeak 1968an estreinatu zuen Rock and Roll Circusfilmaren izenburua aipatzen duen musika festa horretan ondoko taldeek joko dute: SET, Casus Belli, Jardin Infierno eta Cactus. Sports Cafe Aretoan arituko dira 19:30etik 23:00etara bitarte.

Taldeei dagokienez, SET Mundakako eta Bermeoko musikariek osatutako rock taldea da, eta Hoy es siempre todavía (Baga Biga) izeneko diskoa grabatu zuten 2009an.

Cactus ere inguruko musikariekin osatuta dago. Euretatiko batzuk, gainera, eskarmentu handiko musikariak dira, Pog Mo Thon, Gatibu edo Kode taldetan aritutakoak. Stoner estiloa jorratzen dute.

Casus Belli, berriz, Mundakako punk-rock talde gaztea da. Azkenik, Jardin Infierno Laudiokoak dira, eta 70eko hamarkadako hard rocka jorratzen dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button