MUSIKA

Mundaka Festival jaialdia egingo dute udan

Mundaka Festival The Basque Music And Cook Festival jaialdiaren lehendabiziko edizioa antolatuko du Emankor Sareak. Jaialdia uztailaren 30etik abuztuaren 1era arte iraungo du, eta “nazioarteko kartela” ekarriko du Bizkaiko kostaldeko herrira

Jaialdiak musika, gastronomia eta surfa uztartu nahi ditu. Hala, kontzertuak Santa Katalina inguruan ipiniko den esparru itxian egingo dira. Kontzertuekin batera, antolatzaileek bestelako ekitaldiak ere eskainiko dituzte: tailer gastronomikoak, hitzaldiak, proiekzioak, ibilbide turistikoak… eskaintza turistiko erakargarria eta kalitatezkoa osatzeko asmoz.

Musikaren harira, bi sail izango dira: WE ARE BC izenekoak euskal taldeak bilduko ditu; WE ARE MUSIC atalean, berriz, atzerriko artistak arituko dira. Jaialdiak giro atsegina, jasangarria, hurbilekoa eta masifikazio txikiko izan nahi du. Hala, aipatutako Santa Katalina esparruan, 4.000-5.000 lagun bilduko dira.

Antolatzaileek oraindik ez dituzte taldeen izenak iragarri.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button