IKUS-ENTZUN

Mugimenduzko Irudien Laborategia Artelekun

Ekoizpeneko jarduerak urte osoan zehar egingo dira. Animac Artelekun 2010 erakusketa egunetan, berriz, tailerrak eta mintegiak antolatuko dira, pelikulen programazioaren osagarri. Azkenik, jardueren programan, talde eklektiko bat aurkitu dute, sorkuntza prozesua beste modu batera ulertzen duten artista idazlez, artista grafikoz, dantzariz eta errealizadorez osatua.
Otsailaren 22ra bitartean duzue izena emateko epea. Martxoan hasiko dira tailerrok.

Lehen tailerra Sheila Sofian eta David Fain adituen esku izango dira. Ikastaroetan, ikasleei labur-labur erakutsiko zaie nola muntatzen den kamera digital bat eta dagokion softwarea, zenbait animazio teknika ikas ditzaten: kristal gainean pintatuz, ebakinen bidezko animazioa eta objektuen animazioa.
Deborah Levy-k Scheming and dreaming: structuring visual narratives for animation tailerraz arduratuko da.
Sudhanya Dasgupta Mukherjee dantzaren inguruan arituko da.
Dantzaz Elkartearekin lankidetzan, Sudhanya Dasgupta Mukherjeek mintegi bat zuzendu du Bharatanattyam dantza tradizional eta klasikoaren ezaugarriei eta keinuei buruz.
Sekhar Mukerjee artista eta umorista grafikoak esku hartuko du Artelekuko erakusketa aretoko paretetan, Animac Artelekun 2010 erakusketak irauten duen bitartean.
Raimund Krumme-ren tailerra animazioaren teknikarekin lan egin nahi duten artista edo errealizatzaileei zuzendua dago.

Artelekuk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button