ARTEA

Mugaz gaindiko erresidentzia artistikoak

Erresidentzien deialdia PATRIM+ sareko hiru gunetan ireki da: Igartubeiti baserri museoa, Chateu de Seix, Couseranseko intepretazio zentroa dagoen XVI.en mendeko gaztelua,  eta Espacio Pirineos,  Grausko Pirinioetako Sorkuntza eta Kultura Zentroa, Grauseko Udalaren menpekoa.

Mugaz gaindiko sareko hiru zentroetako batean erresidentzia artistikoa egin ahal izateko izen-ematea apirilaren 5era arte egongo da zabalik, eta Igartubeiti baserri museoa artista batentzako erresidentzia-lekua izango da, ekainaren 1 eta irailaren 15 artean, 4 astez. Bertan proiektu artistiko bat  burutu beharko du.

Aurkeztu daitezkeen proiektuak edozein diziplina artistikotakoak izan daitezke (ikus-entzunezko hizkuntza eta transmedia, diseinua, teknologia berriak, dantza, antzerkia edo moda gehiago baloratuko dira), edota elkarren arteko konbinazioak.

Datu guztiak Igartubeiti baserri museoak ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button