ESZENA

Mugaz gaindiko “Dantza Hirian” jaialdi ibiltaria

Dantza Hirian jaialdia mugaz gaindiko jaialdi ibiltaria da, gaur egungo dantza proposamenak eskaintzen dituena. Aurten irailaren 11tik 27ra ospatuko du bere 15. edizioa, eta bere baitan  makina bat proposamen eszeniko eskainiko ditu Irunen, Hendaian, Errenterian, Donostian eta Hondarribian.

Guztira hamaika konpainia bilduko dira, horietatik sei euskal koreografoenak, baina bertan daude Galizia, Madril, Katalunia eta Nafarroa ere, izan ere, “mugak gainditzen dituen topagune eta eremu partekatu bat sortu” nahi du.
Jaialdian aurkeztuko diren proposamenak mota guztietako pertsonentzat daude pentsatuta, eta dantza garaikidean gora egiten ari diren artista gazteen azken joeren aldeko apustua egiten du.

Aurtengo Dantza Hirian jaialdian honakoa taldeak bilduko dira: Larrua Proiektua (Euskal Herria), Colectivo Glovo (Galizia), Full Time Company-Fabian Thomé (Madril), Osa + Mujika (Euskal Herria), Arnau Perez (Katalunia), Lasala (Euskal Herria), Alexa Moya eta Júlia Godino-Llego tarde (Katalunia), eta Zum Zum Teatre (Katalunia)

Aterpean programaren esparruan, eta abuztuan Lesakako (Nafarroa) Harriondoa Kultur Etxean egindako egoitzaren ondoren, obra hau estreinatuko da: Wild Street, Led Silhouette konpainiarena.

Informazio gehiagorako eta programazio osoa: dantzahirian.com

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button