ESZENA

“Mugaz Gain 2019”, Berako antzerki jardunaldiak

Berako Antzerki eta Eskola elkarteak antolatuta, eta Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak lagunduta, maiatzaren 16tik aurrera, Mugaz Gain 2019 Berako antzerki jardunaldiak abiatuko dira.

Gaur, osteguna, Toki Ona institutuko eta Labiaga ikastolako lagunen txanda izan da. Bihar, maiatzak 17, eta goiz osoan zehar, Nor naiz ni? Nor naiz iñork begiratzen ez nauenean? izeneko lana egingo du Aguakate taldeak. Geroago, Zaskanduri antzerki taldeak Erantzi obra oholtzaratuko du; eta azkenik, Tutalkamon antzerki taldeak Zaping egingo du.

Maiatzaren 21ean, asteartean, Jesusen Bihotza ikastetxeko lagunek Zaborra obra egingo dute. Ricardo Baroja eskola publikokoek hurrengo bi saiotan hartuko dute parte: Superamatxi eta Txokolatezko etxetxoa lanetan.

Azkenik, maiatzaren 23an, azken bi antzezlanak ikusteko parada egongo da: Zer izanen ote? eta Gaua gauekoentzat eta eguna egunekoentzat.

Beste aldetik, maiatzaren 18an, Berako kultur etxean, Esku Harriak: Oteizaren (h)aria pieza egingo du Mugmus Laborategiak, 19:30etatik aurrera. MugMus Laborategiaren lan honetan mugimenduaren, musikaren, eskulturaren, bertsolariaren, hotsen, espazioaren trataeraren, hitzen harilkatzea izango da.  Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide aberatsean jorratutako iruditeri anitzaren berrirakurketa propio egingo du taldeak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button