MUSIKA

Mugaldekoak taldearen sustraiak Tolosara iritsiko dira

Hala, Edu Zelaieta idazle (ahotsa) eta Beñardo Goietxe (gitarra) eta Raul Garcia (gitarra) 2017an errepidera bueltatu ziren tarte luzez isilik egon ostean. Urteak joan urteak etorri, mugaldekoek ohiko formulari eusten jarraitzen diote: Zelaietaren hitzak eta sustraidun musikak: folk, rockabilly, tex-mex, blues… Bada, larunbatean, hilak 19, Mugaldekoak Tolosako Bonberenean izango dira, 22:30etik aurrera.

2017an, hain justu, Galdemoduen Trilogia (Gaztelupeko Hotsak) izenburuko hirugarren diskoa argitaratu zuten nafarrek. Diskoa egiteko hainbat musikari-lagunen ekarpena izan zuten: Inadaptats taldeko Xabi Perez Bull-ek baxua jo du eta Ander Barrenetxeak (Morau, Agotak..) bateria jo du. Horiez gainera, bestelako kolaborazioak izan zituzten; esaterako, Morau, Petti eta Idoia Gillenea ahotsetan aritu dira, eta Kotte Berruetak akordeoia jo du. Mugaldekoak taldeak, gainera, Onddo bila rockabilly estiloko kantuaren bideoklip ederra ere argitaratu zuten.

Disko hori zabaltzen duen Manual bat eta hamaika galdemodu folk kutsuko eta sarrera moduko doinuak honela dio: “Duela hamalau urte elkarrekin gertatu ginen mugaldean, Berako aduana zaharrean. Zamurtu zaigu pixka bat larruaren jantzia geroztik, eta buruko ilea bakandu. Nolanahi ere, musika eta literatura senidetzeko gogoak bildu gaitu berriz, hirugarrenez”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button