MUSIKA

Mugaldekoak taldeak soinu zaharrak eta letrak uztartu ditu hirugarrenez

“Duela hamalau urte elkarrekin gertatu ginen mugaldean, Berako aduana zaharrean. Zamurtu zaigu pixka bat larruaren jantzia geroztik, eta buruko ilea bakandu. Nolanahi ere, Musika eta literatura senidetzeko gogoak bildu gaitu berriz, hirugarrenez”, horrela dio Galdemoduen trilogia (Gaztelupeko Hotsak) diskoa zabaltzen duen Manual bat eta hamaika galdemodu folk kutsuko eta sarrera moduko doinuak.

Hala, Edu Zelaieta idazle (ahotsa) eta Beñardo Goietxe (gitarra) eta Raul Garcia (gitarra) bueltan dira Mugaldekoak egitasmoarekin. Oraingoan, hasierako formulari eutsi diote: Zelaietaren hitzak eta sustraidun musikak: folk, rockabilly, tex-mex, blues… Aurreko diskoan, Begiko Lekuko (2012) makina bat artisten kantuak euskarara ekarri zituzten, tartean, Johnny Cash, Bob Dylan eta Leonard Cohen.

Diskoa egiteko hainbat musikari-lagunen ekarpena izan dute: Inadaptats taldeko Xabi Perez Bull-ek baxua jo du eta Ander Barrenetxeak (Morau, Agotak..) bateria jo du. Horiez gainera, bestelako kolaborazioak izan dituzte; esaterako, Morau, Petti eta Idoia Gillenea ahotsetan aritu dira, eta Kotte Berruetak akordeoia jo du.

Mugaldekoak taldeak, gainera, Onddo bila rockabilly estiloko kantuaren bideoklip ederra estreinatu du lan berriarekin batera. Ikus ezazue, hemen.

Informazio gehiago: hotsak.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button