MUSIKA

Mugaldekoak taldeak kontzertua eskainiko du “Parral emanaldiak” saioan

Mugaldekoak taldeak Susa argitaletxeak 2004an argitara emandako izen bereko poema liburua izan zuen abiapuntu. Liburu hartako zenbait testu pop-rock, folk, blues eta country kutsuko musikarekin prestatzen aritu ziren Edu Zelaieta idazlea, Beñardo Goietxe eta Raul Garcia musikariak, liburua jendaurrean aurkezteko asmoz. Gaur berton, taldearen hiru diskoetatik hautatutako kantuak entzuteko aukera egongo da Gasteizeko Parral tabernan, 20:30ean.

2017an errepidera bueltatu ziren tarte luzez isilik egon ostean. Urteak joan urteak etorri, mugaldekoek ohiko formulari eusten jarraitzen diote: Zelaietaren hitzak eta sustraidun musikak: folk, rockabilly, tex-mex, blues… 2017an, hain justu, Galdemoduen Trilogia (Gaztelupeko Hotsak) izenburuko hirugarren diskoa argitaratu zuten nafarrek. Diskoa egiteko hainbat musikari-lagunen ekarpena izan zuten: Inadaptats taldeko Xabi Perez Bull-ek baxua jo du eta Ander Barrenetxeak (Morau, Agotak..) bateria jo du. Horiez gainera, bestelako kolaborazioak izan zituzten; esaterako, Morau, Petti eta Idoia Gillenea ahotsetan, eta Kotte Berruetak akordeoia jo zuen.

Disko hori zabaltzen duen Manual bat eta hamaika galdemodu folk kutsuko eta sarrera moduko doinuak honela dio: “Duela hamalau urte elkarrekin gertatu ginen mugaldean, Berako aduana zaharrean. Zamurtu zaigu pixka bat larruaren jantzia geroztik, eta buruko ilea bakandu. Nolanahi ere, musika eta literatura senidetzeko gogoak bildu gaitu berriz, hirugarrenez”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button