ESZENA

XXVI. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia Sestaon

Asteburu honetan abiatuko da Bizkaiko herri horretan XXVI. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia. Ekimenak abenduaren 2ra bitartean luzatuko dira eta ohikoa denez, bazter guztietako taldeek parte hartuko dute.

Hala, larunbatean bertan, jaialdiaren lehen egunean hain zuzen, La Tartana Teatrok (Bartzelona) Hansel y Gretel lana eskainiko du; igandean, Gus Marionetas (Nafarroa) taldearen txanda izango da La inauguración lanarekin.

Datorren aste osoan zehar honelako taldeak eta tituluak eskainiko dira: Bihar (Sestao), La Odisea (euskaraz); aSOMBRAS (Madrid), Sombras del mundo; Gorakada (Durango), Printzea eta ahatea;  Retablos (Kuba), El ruiseñor del emperador; Teatro de La Plaza (Brasil), Mago por casualidad.

Larunbatean eta igandean, jaialdia ixteko honako lanak ikusi ahalko dira:  Caracartón (Sevilla), Chodudú eta Manicomio de Muñecos (Kolonbia), Cuidado con la Marimonda.

Emanaldi guztiak bertako Musika Eskola Publikoan taularatuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button