MUSIKA

Mugako jaialdiak soinu elektronikoak haizatuko ditu Gasteizen

Ostiralean eta larunbatean, Mugako 2017 jaialdi elektronikoa egingo da Gasteizko Artium zentroan eta Kubik aretoan. Jaialdiaren xedea hauxe da: klubetako eta abangoardia esperimentaletako soinu-proposamen elektronikoak ezagutaraztea.

Hala, eta helburu horri jarraiki, jaialdiaren antolatzaileek kartel interesgarria ondu dute, tartean, Danimarkako Posh Isolation diskoetxeko ordezkari Damien Dubrovnik, Croatian Amor eta Varg; Silent Servant gotikoa eta Kassem Mosse, DJ Pete eta Rrose maisuen ekarpen dotorea. Lucy eta Roots, berriz, Heaven trance eta ambient giroetan murgilduko dira, eta Phase Fatale eta Paula Temple-k saio dantzagarriak abiatuko dituzte.

Emakumeen presentzia ere azpimarragarria izango da: Paula Temple, Veronica Vasicka eta Annie Hall, besteak beste. Horrekin batera, Euskal Herriko artistek ere parte hartuko dute jaialdian, tartean, Zenobit, Galaxian, JC Cabrera, Katza eta Jasss.

Musika-emanaldiez gain, bestelako jarduerak ere izango dira: Drunkat-ek zuzenduko duen master-class-a edo Mugako Kids, haurrentzako tailerra, besteak beste.

Informazio gehiago: mugakofestival.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button