ARTEA

Mugak banaturiko izaera propioa duen komunitate bat

Jesús Mari Arruabarrenaren Muga erakusketa ikusgai izango da martxoaren 15etik apirilaren 30era, Bizkaiko Foru Liburutegiko Areto Nagusian.  Izenak berak adierazten duen bezala, Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko antzinako mugaren berrogeita hamar argazki eskegi ditu, zuri-beltzean egindakoak.

Lan hori egiterakoan, mugak banaturiko izaera propioa duen komunitate bat erakustea izan da helburuetako bat, bai eta irudien bitartez, batez ere, Gerra Zibilaren ondorengo hamarkadetako banalerroak sortzen zuen bizimodua nolakoa zen erakustea , eta hurreko historiari buruzko lekukotza ematea ere.
Era berean, artistak “kartografia fisiko eta emozionala egin du lan horren bitartez, eta, paisaiaz gainera, bere barnea ere begiesten du ibilbide horretan”.

Jesús Mari Arruabarrenaren Muga bere zazpigarren argazki-liburua da. Horren aurretik Viejos oficios en decadencia (1995), Última generación (2002), Baserria. Oroimenari loturik (2005), Gertukoak / Ausencias (2010), MOO (2013) eta Friederike (2016) argitaratu ditu.
Egin dituen erakusketen artean, nabarmentzekoa da Noctis Labyrinthus proiektuaren barruan egin duen Moo erakusketa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button