ARTEA

“Muga”, kartografia fisiko eta emozionala

Jesus Mari Arruabarrena argazkilariak Muga argazki erakusketa inauguratuko du irailaren 11an, 19:00etan, Markina-Xemeingo Arretxinagako ermitan. Erakusketa 27ra arte egongo da ikusgai.

Muga argazki erakusketak Iparraldeko eta Hegoaldeko mugan egindako argazkiak biltzen ditu, eta era berean, proiektu zabalago bat osatu nahi du, izan ere, egileak izen bereko liburua ere argitaratuta dauka.
Egileak kartografia fisiko eta emozionala egin du lan horren bitartez, eta paisaiaz gainera, bere barruari ere erreparatu dio ibilbide horretan.
Lanak ardatz bi ditu oinarri: Orson Welles-en Pays Basque dokumentala, eta argazkilariak egin duen bidaia, hain zuzen ere, mugaren trazatuari eta Wellesen beraren pausoei jarraituz. Argazki eder guztiak hemen ikusta ditzakezue.

Aurkezpen egunean irakurraldi musikatua egingo da, Jesus Mari Arruabarrena, Txelu Angoitia eta Mikel Unamunzagaren eskutik. Ondoren bisita gidatua egingo du egileak.
Eta hurrengo egunean, irailak 12, Uhagon kulturgunean, Jesus Mari Arruabarrenak eta Txelu Angoitiak Muga abiapuntu. Argazkien bidez istorioak kontatu izeneko ikastaroa emango dute goizez.
Zer landuko da ikastaroan? Ez da argazkiak ateratzen ikasteko ikastaro bat, ez da teknikarik irakatsiko. Proiektu fotografiko bat aurrera eramateko aholkuak emango dira: gaia nola landu, ikerketa eta plangintza nola egin, argazkiak nola egin eta editatu, lana nola aurkeztu: erakusketa, liburua, etab.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button