IKUS-ENTZUN

Marguerite Duras idazlearekin lorturiko zinema

Urtarriletik aurrera Tabakalera zinema eta literatura uztartzen ari da, Marguerite Duras idazle eta zinemagileari zuzenduriko ziklo batean. Hilean behin, Marguerite Durasekin lotutako zine saio bat antolatuko da eta idazle bat gonbidatuko da saioa aurkeztera.

Lehen saioa, urtarrilaren 12an izan zen, eta Marguerite Durasen Le camion (1977) filmaren inguruan aritu zen Miren Agur Meabe, zikloaren lehen gonbidatua.

Aste honetan, otsailak 15, Claire Simonek zuzendutako Vous ne désirez que moi filma pantailaratuko da, eta Harkaitz Cano idazleak aurkeztuko du saioa.

Film horrek honako korapiloa askatuko du: “Bera baina 30 urte helduagoa den idazle ospetsu batekin harreman sutsua mantentzen duen gizonak hitz egiteko beharra dauka. Berarekin liluratuta dago eta, hala ere, ezin duela aurrera jarraitu sentitzen du. Bere maitasunaren intentsitatea hitzetan jarri nahian, argitasun handiz ireki eta deskribatzen du.”

Seguruenik, Harkaitz Canok “argitasun handiz” ere, eta zirujau baten maisutasunez, filmaren metabolismo zinematografiko osoaren gaineko diagnostiko zuzena egingo du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button