IKUS-ENTZUN

“Morritson eta Gartzia” eta FAS zinekluba

Euskaraz filmatutako Morritson eta Gartzia pelikula independentea Andalesgai LGBT Andaluziako jaialdiko eta Ekuadorreko El lugar sin limites LGBT zinemaldiko sail ofizialeetan proiektatuko da.

Halaber, izen bereko antzezlana ere aurkezten ari dira Euskal Herriko makina bat txokotan. Jon Urraza aktoreak idatzitako helduentzako umorezko antzezlan honengatik: VI. Cafe Bilbao formatu txikiko antzerki gidoien saria jaso zuen. “Morritson eta Gartzia: Kultoko Antzezlana helduentzako komedia bat da”, esan dute protagonistek. “Umorezko antzerki argumentuduna. Zuzenean jotako musikarekin eta erritmo biziarekin. Pertsonaia berezi, original eta barregarri bi hauen bidez, eta umore eta ironia bereziarekin; elkarbizitza, elkarlana, erlazioak, adiskidetasuna, iraganeko gertaerak eta maitasuna; etxebizitzaren arazoaren koktelontzian nahastu egiten dira, komedia basati honetan”.

“Après l’océan” filma, FAS zineklubean

Gaur, azaroak 19, Bilboko FAS zineklubak Après l’océan (Éliane de Latour, Frantzia, 2008) proiektatuko du BBK aretoan. Emanaldia Bilboko Institut Français erakundearekin elkarlanean ondu dute, eta proiekzioa zuzendariak aurkeztuko du.

“Zinemagintza afrikarraren sorreratik asko izan dira emigrazioaren eta jaioterrirako itzuleraren inguruko ipuin eta kontakizunak bildu dituzten zinemagileak, eta horietako askok, gainera, Mendebalde aberats eta seduzitzaile baten irudikeriari begirada kritikoak zuzendu dizkiote. De Latourrek, horren aurrean, erregistro mitikoa aukeratzen du pelikula honetan. Otho eta Shad Boli-Kostaren Abiyan-eko Europara heldu nahi duten bi lagunak dira, baina haien bideak laster banatuko ditu”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button