ESZENA

Zornotza Aretoko eszena-denboraldi berria

Amorebieta-Etxano herrian programazio kultural ederra zabaldu dute urteko azken hilabetetarako. Horren barruan antzerkia, musika, dantza eta zinerako hitzorduak antolatu dira.

Zornotza Aretoak asteburu honetan emango dio hasiera programazio berriari Ligeros de equipaje. Crónica de la retirada antzezlanaren estreinaldiarekin. Lan honek 1939an gertatutakoak kontatzen ditu. Ia milioi erdi lagunek, haurrak eta emakumeak gehienak, Frantziako muga zeharkatu zuten Pirinioetan barrena. 
Azaroan, Anitamaravillas txotxongilo konpainiak Pintto Pintto antzezlana aurkeztuko du, eta abenduaren 11n, Henrik Ibsenen Casa de Muñecas lan klasikoaren moldaketa den Una casa de muñecas ikusteko parada egongo da.

Zinemagintzari dagokionean, KINE zine klubak hiru ziklo eskainiko ditu. Zetaren bidea zikloaren barruan Retratos de familia, Se levanta el viento eta Aguas tranquilas filmak eskainiko dira. Urriaren 27an ikusi ahal izango dira.
Pare bat akorde ta (melodía urdin bat) titulupean musikarekin zerikusia duten lanak aurkeztuko dira: Amy, Love ande Mercy  eta Cobain: Montage of Heck. Zikloa azaroaren 17an ikusi ahal izango da.
Azkeneko zikloaren barruan, Dokufilia, hiru titulu biltzen dira: Citizen Four, La Sal de la Tierra eta The Act of Killing.

Musika ez da faltako The Two eta Cromática Pistona taldeekin eta Gabonetako Kontzertuarekin. Honetaz gain, dantzaz gozatzeko aukera galanta ere egongo da Dantzatan egitasmoarekin.

Hemen zehartu ahalko duzue, eguna eta ordua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button