ESZENA

“Morbus operandi” lana, Gasteizen

Galder Perezek idatzi eta zuzendutako Morbus operandi obra oholtzaratuko dute Ane Zabala eta Aiora Sedano aktoreek, bihar, Gasteizeko Oihaneder Euskararen Etxean, 21:30etik aurrera.

Obraren sinopsia hauxe duzue: Karmele Fernandezek, praktiketan dagoen kazetariak, Arantzazu Garmendia elkarrizketatu behar du, gaur egungo euskal enpresaririk arrakastatsu eta garrantzitsuena. Elkarrizketak aurrera egin ahala, euskal enpresaren munduan azken hamarkadan izan den iruzurrik handiena deskubrituko du kazetariak. Baina egunkarietarako berri freskoa izan zitekeena kazetariaren tormentu bilakatuko da.
Urte batzuk igarota, Arantzazu Garmendia Turismo Sailburu izendatuko dute, eta Karmele Fernandez bere prentsa buru. Fernandezek hiru urte lehenago bizi izan zuen sufrimenduaren mendekua martxan jartzeko aprobetxatuko du aukera, non eta Jaurlaritzak sailburuak aurkezteko ospatuko duen koktelean.

Iñigo Astiz Berriako kazetariak Galder Perez elkarrizketatu zuen obraren estreinaldiaren harira. Galderek ukitu absurdozko lanaren nondik norakoak azaldu zituen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button