MUSIKA

Morauk “Egunsentia alperrentzat” diskoa aurkeztuko du Bilbon

Musikari hernaniarrak Egunsentia alperrentzat diskoa aurkeztuko du gaur, Bilboko Bira kultur gunean, 20:00etatik aurrera.

Egunsentia alperrentzat lana Morauren diskorik sentikorrena da orain arte. Andoni Tolosa Morau kantagileak, zaintzaren inguruan ardaztutako doinuak bildu ditu, Egunsentiak alperrentzat; hots, alzheimerra izan zuen amaren zaintzak eragin dion musikaz ondutako diskoa.

Morauren bakarkako lehen lan luzea da. Amarekin, goizero, egunsentiaren ahoan, dozena bat urtetan egindako paseoen kontakizuna. Bizitza puskak, disko intimista batentzat.

Hernaniarrak lau disko plazaratu ditu Morau ezizenpean: Morau (Gaztelupeko Hotsak, 1996), Kantu galduak (Gaztelupeko Hotsak, 1998), Amodio domestikoak (Gaztelupeko Hotsak, 2000) eta gaur aurkeztuko duen Egunsentia alperrentzat diskoa, aurten agitaratua. Horretaz gainera, Agotak taldearekin beste bi disko kaleratu zituen. Bera herriko Beñardorekin ere beste lan bat kaleratu zuen 2014an,  Arrainentzako himnoak. Azkenik, poesia liburu bat ere idatzi du: Satorrak (Susa, 1990).

Wikipediaren arabera, “Andoni Tolosaren goitizen artistikoa da Morau. Folk-rock kantautore horrek “gizartearen kronistatzat” hartzen du bere burua, miresten dituen Woody Guthriek eta Billy Braggek jorratutako ildo berean, eta ironiaz eta xamurtasunez beteriko kantuak plazaratu ditu”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button