ARTEA

Montermoson proiektu artistikoak aurkezteko epea amaitzear

Gasteizko Udaleko Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak hainbat jarduera-ildo garatzen ditu sorkuntza artistiko garaikidea sustatu, bultzatu eta ezagutzera emateko asmoz.
2019ko irailetik 2020ko ekainera bitartean, Montehermoso kulturunean aurkeztuko diren sorkuntza artistikoaren alorreko  hiru proiektu eta ikus-entzunezko proiektu bat  hautatzea du xede deialdi honek.

Banakako lanak nahiz talde-lanak aurkezteko aukera eman nahi zaie artista lokalei, arte eta kultura garaikidea sustatzen duten ekintzen bitartez, eta horiek herritarrengana hurbilduz.

Proiektuek argitaratu gabeak izan beharko dute, eta Montehermoso kulturunean aurkeztu beharko dira. Apirilaren 1ean amaitzen da epea, hortaz azken egunak dituzue.

Hautatzen den proiektuetako bakoitzerako gutxienez 4000 euro emango dira, eta gehienez 6000 euro.

Bete beharreko baldintza guztiak zeintzuk diren jakiteko, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button