LITERATURA

Augustin Zubikarai nobela saria bidean da

Augustin Zubikarai nobela sarian eleberriak idazteko proiektuak aurkez daitezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Proiektuak urriaren 13 arte bidali ahal izango dira Ondarroako udaletxera.

Partehartzaile bakoitzak, ondorengoak aurkeztu behar ditu atxikitako dokumentuetan: Landu nahi duen kontakizunaren azalpena, bi mila eta sei mila karaktere bitartekoa, egoki iritzitako ezaugarriak zehaztuz, hala nola, argumentua, egitura, luzera, estiloa, etab; Idazlanaren lagina edo erakusgarria, hamabost mila eta berrogei mila karaktere bitartekoa, ez nahitaez kontakizunaren hasierakoa, baina bai zati bakarra osatzen duena; Egilea identifikatzeko datuak: izen-abizenak eta nortasun agiria (beharrezkoa denean, inprimakia beteta). Eta egilearekin harremanetan jartzeko bideak: helbidea, posta elektronikoa eta  telefonoa. Egileei buruzko informazioa udalak gordeko du erabakia hartu arte. Egileak ez du bere  nortasuna agerian utz dezakeen ezer idatziko ez laginean ez azalpenean, ez eta agiri horietako ezaugarrietan ere.

Epaimahaiak jasotako proiektu guztiak aztertu eta haien arteko bat izendatuko du irabazle urriaren 31 baino lehen. Irabazleak, izendapena jaso eta urtebeteko epea izango du, gehienez, idazlan amaitua Ondarroako Udalari helarazteko. Luzera aldez aurretik zehazten zaila bada ere, liburua osatzeko adina izan beharko du: 150.000 karaktere, gutxienez.

Elkar argitaletxeak argitaratuko du idazlana, eta egile-eskubideak ohiko moduan ordainduko dizkio egileari.

Jakingarri guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button