IKUS-ENTZUN

Montehermoso Kulturuneko “Zinema Gaur” zikloaren azken eguna

Gasteizeko Montehermoso Kulturunean garatutako Zinema Gaur izenburuko zikloa gaur bertan amaituko da. Azken emanaldi horretan, Manuel Abramovich zinegile argentinarrak 2017an filmatutako Soldado filma pantailaratuko da, 19:30etik aurrera.

Montehermoso zentroaren arabera, hauxe kontatzen du filmak: “Gazte batek Armadan sartzea erabaki du. Armadako bandaren danbor-jotzaile bihurtuko da, eta bere egunerokoan prestakuntza militarra eta musika uztartzen ditu. Zein da Argentinako armadaren eginkizuna gaur egun, diktaduraz geroztik hogeita hamar urte pasatxo igaro direnean? Zer esan nahi du gerrarik gabeko herrialde batean soldadua izateak?”

Zikloaren baitan aurkeztu diren filmen artean hauexek egon dira: Donkeyote (Chico Pereira. España. 2017); Plágan (Koldo Almandoz. 2017), Sinfonia isila (Aitor Gametxo. 2017), eta Euritan (Irati Gorostidi, Arantza Santesteban. 2017); edo Beyond the one (Anna Marziano. Alemania. 2017).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button