ESZENA

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdian, publikoa protagonista

Urrian, Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdian 40. edizioa egingo da, Ikuslea ikusgai lelopean. Jaialdia urriaren 3an hasiko, Soplando Velas izenburuko ikuskizun-galarekin.

Ekitaldi hori behin burututa, askotariko antzezlanak ikusi ahalko dira Arabako hiriburuan, izan ere, hainbat herrialdetako antzezlanak taularatuko dira, tartean, Alemaniako Krapp ´s last tape, Erresuma Batuko eta Errusiako Measure for measure, Argentinako Dinamo edo Italiako Bianco su bianco.

Euskal ordezkaritza eta euskarazko antzerkia ere izango da: Tanttaka Teatroa konpainiaren Kreditua eta Muxua, eta Huts Teatroa taldearen Etxekoak.

Horrekin batera, familiarentzako lanak eta dantza-ikuskizunak ere izango dira.

Egitarau osoa: vitoria-gasteiz.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button