MUSIKA

Montauk taldeak “Hartzak hotzez” doinuaren bideoa argitaratu du

Gasteizko Montauk taldeak Geruzak izenburuko bigarren diskoa plazaratuko du hil honen 23an. Horrekin batera, lan horretan bildutako bi doinu argitaratu dituzte, iragan astean plazaratutako Itzali da Berlin eta labetik atera berri duten Hartzak hotzez doinuaren bideoa.

Diskoak zazpi kantu jasoko ditu, Gasteizko Jimmy Jazz estudioan grabatuak, Koldo eta Jabolo Sagastume teknikarien gidaritzapean.

Taldeak berak zabaldu duen promozio-orrian jasotzen denez, “doinu ingelesagoetarako jauzia egin dute gasteiztarrek, ambience-rockaren esparrura hegan eginez, betiere, kantuaren esanetara. Sintetizadoreek eta geruza pilaketek nabarmentzen dute disko honen soinua”.

Beñat Goitia abeslari eta gitarra-jotzailearen bakarkako doinuetatik sortutako proiektua da Montauk.  Egitasmoa, hain justu, 2014an gauzatu zen erabat, Gorka Etxebarria (bateria), Goio Saenz (baxua), Aitor Garcia de Vicuña (gitarra) musikariaren partaidetzarekin.

2016an, estreinako diskoa plazaratu zuen, Bilaketan. Grabazio hartan giro akustikoetan eraikitako bederatzi pop-rock doinu intimista bildu zituen, folk eta country estiloetatik edaten zutenak, esperimentaziorako joera sotila ere erakutsita.

Diskoa berrian esperimentaziorako joera hori nabarmendu da. Jarraian, Geruzak disko berrian jasotako Hartzak hotzez kantuaren bideoak ikus ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button