ESZENA

Momix dantza-konpainiaren “Bothanica” lan poetikoa

Atzotik eta apirilaren 3ra arte, Momix dantza-konpainia Arriaga Antzokian arituko da Bothanica sorkuntza-lan poetikoa. Guztira zazpi emanaldi programatu dira Moses Pendleton zuzendari eta koreografoaren ikuskizun poetiko eta magiko honentzat, non dantzaren eta akrobaziaren bidez, gizakien eta naturaren arteko harremana erakusten den.

Bothanica metamorfosiaren ideian oinarritutako ikuskizun bat da: gorputz bat harri, zuhaitz edo erle nola bilaka daitekeen. Show berri honetan, jantziek, musikak eta koreografiak garrantzi handia dute. Moses Pendletonek elementu eszenikoak erabiltzen ditu, emozio normalak hedatzen dituzten irudiak sortzeko. Ikusleek txoriak eta haitzak gizaki, lore, intsektu, zuhaitz, trumoi eta abar bilakatzen ikusiko dituzte. Hori guztia Vivaldi eta Peter Gabriel-en abestiekin.

Pendletonek etengabe asaldatuta dauden mundu ezkutuak erakusten ditu, estilo eta hizkuntza koreografiko eta bisual iradokitzaile eta limurtzailearekin. Oraingoan, umorea ere ez da faltako.
Gizakiak mehatxatua daukan baina oraindik edertasunez betea dagoen planeta batez hitz egiten du lan honetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button