MUSIKA

The Molochs taldeak Donostian joko du datorren astean

Kaliforniako The Molochs taldeak Donostiako Dabadaba aretoan joko du hilaren 19an, 20:30etik aurrera. Taldeak 1960ko hamarkadako garage-rock eta rhyth, & blues estiloak jotzen ditu, dotore eta garaikide.

Estatubatuarrek bi disko argitaratu dituzte, Forgetter Blues (2013) eta America’s Velvet Glory (2017).

Hauxe idatzi zuen Julen Azpitartek America’s Velvet Glory azken diskoaren harira, Berria egunkarian:  “Allah-Las edo Nick Waterhousen etxea da American Leisure; beraz, zigiluaren marka horri erreparatuta, entzuleak erraz suma dezake zeintzuk diren The Molochs-en ezaugarriak. Hala, grabazioan hamaika kantu biltzen dira, 1960ko hamarkadako garaje-rock, rhythm and blues, psikodelia eta pop zertzeladekin margotuak. Doinuok hasi berri dugun 2017an entzun ditudan ederrenak dira —sarean entzun eta berehala eskuratu dut LPa—. Batzuetan, Rolling Stones-en alde blueszaleena antzeman daiteke, No More Crying kantuko harmonika tarteko; baina, beste batzuetan, melodia psikodelikoak loratzen dira, jangle gitarren eraginez, esaterako, Paisley estiloko giroak haizatzen dituzten I Don’t Love You eta New York. Diskoak ez dakar ezer berririk, baina kantutzar sorta liluragarria gordetzen du”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button