BERTSOTAN

“Udabarriko Faseko” azken kanporaketa Malen Amenabarrentzat

Joan den asteburuan jokatu zen Getxoko Fadura kiroldegian Udabarriko Fasearen azken kanporaketa. Saioko irabazlea Malen Amenabar izan da, 183 punturekin. Fase honetako hiru lehenak Imanol Uria, Nerea Ibarzabal eta Arrate Illaro izan dira. Atzetik Joseba Artza, Malen Amenabar eta Garikoitz Sarriugarte sartu dira.

Hortaz, zehaztuta geratu da Udagoieneko Fasean kantatuko duten bertsolarien zerrenda. Udako deskantsuaren ostean, 30 bertsolari hasiko dira udagoienean lehiaketa berrian. Nortzuk osatuko duten talde handi hori jakiteko, hemen begiratu ahal duzue.

Beste aldetik esan behar da egun berean egin zela Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa, eta bertan, Txaber Altubek eta Unai Mendiburuk jokatu zuten buruz burukoa, eta azkenean, Txaberrek jantzi zuen aurtengo Bizkaiko Eskolartekoko txapela. Beraz, Txaberrek eta Unaik ekainaren 4an, Ereñotzun (Gipuzkoa) jokatuko den Euskal Herriko finalean kantatuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button