ARTEA

“Modernitate bakan bat” erakusketa, Donostian

Datorren otsaila bitartean, aurreko mendeko hamarkada erabakigarri bati erreparatzen dion Modernitate bakan bat. “Arte Berria”, Donostiaren Inguruan izeneko erakusketa zabaldu da hiri horretako San Telmo museoan.

Espainiako Gerra Zibila piztu aurretiko garaiak (1920ko hamarkadaren erdialdean hasi eta 1936ra arte) arte berriaren habia izan ziren; artearen bolada goren bat izan zen, euskal artearen sortze-une historiko bat izan zelako, eta abangoardia espainiarraren barruan antzetakoa gertatu zelako.

Baina Donostia garai haietako egoera moderno enblematiko baten hazia izan zen, “han batzen baitziren hiriaren fenomenoa eta hamaika artista, poeta eta arkitekto; berritasunaren aldekoak guztiak. Bestalde, lagungarri suertatu zen hiriko turismoa ere, hara joaten baitziren errege-erreginak eta goratzen ari zen burgesia aisiazalea. Europako beste esparru publiko batzuen parekoa zen Donostia”.

Erakusketaren barruan, eta Peio Aguirre erakusketaren komisarioaren hitzetan “sasoiko estetikaren, ideien eta abagunearen arrastoari jarraitu nahi zaio, zeren, horiei esker, baldintza egokiak sortu baitziren, berritasuna jaiotzeko (shock modernoa) eta ikus-entzule gehienbat burgesak harritzeko, probokatzeko eta gozarazteko”.

Giro hori aprobetxatuz, hainbat alorretako kultur adierazpenak (artistikoak, arkitekturakoak, publizitatekoak eta esparru publikokoak) eta  bestelako adierazpide artistikoak (margoa, collagea, argazki-muntaketa, eskultura, argazkilaritza, arkitektura, diseinua eta kartelak) bilduta, “sasoi asaldatu eta aldakor baten bizi-ibilbidearen berri eman nahi da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button