ESZENA

“Miss Karaoke” aurkeztuko dute Metrokoadroka eta Pez Limbo konpainiek Donostian

Metrokoadroka eta Pez Limbo taldeek  Miss Karaoke obra taularatuko dute larunbatean, Donostiako Antzoki Zaharrean, 20:00etan. Apirilaren taularatu zuten estreinakoz obra Gasteizko Principal antzokian.

Miss Karaoke identitatearen inguruko lana da, umorea, absurdoa eta perfomance-a uztartzen dituena.  Oier Guillanek idatzi du testua, DSS2016-ek sustatutako Dramaturgia berriak deialdiaren barruan, eta Gasteizko Principal Antzokiak ekoitzi du, Arriaga eta Victoria Eugenia antzokiekin lankidetzan.

Antzezlanak hauxe kontatzen du: “Miss Karaoke-k abesti bat kantatzeko enkargua jaso du, eta urduritzen hasia da. Zer kantatuko du Ebento Handian, Antolatzaile Handiaren enkarguz, Jende Guztiaren aurrean? Are gehiago, zein hizkuntza aukeratuko du? Gutxiengo gutxitu, gehiengo gutxitu, gutxiengo gehiengotu edo gehiengo gehiengotuagotuentzat kantatuko du?”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button