BESTELAKOAK

Miren Gaztañagak “Stereo” antzeztuko du Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean

Miren Gaztañagak sortu eta zuzendutako lana da Stereo, zeinak dantza eta antzerkia uztartzen dituen. Ostiralean aurkeztuko du lan hori Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean, 20:00etatik aurrera.

Stereo maskulinotasunaren eta feminitatearen inguruko gogoetak biltzen ditu. “(Obra) testuinguru pribatua publiko bihurtzen da taula gainean; zalantza eta hausnarketek boza hartzen dute. Ateak zabalik daude, nahi duenak begira dezala”.

Hil honetako bestelako ekitaldiak ere izango dira Hori Baien. Hala, ekainaren 11n, Bertso Truk Bertso Eskolen Arteko Topaketa gaztetxean amaituko da.

Hilaren 17an, umeentzako hip-hop saioa izango da: Beatbox, rap eta bertsolariak. 19an, Ekizak bere bakarkako estreinako lana aurkeztuko du, eta, azkenik, 23an, San Juan gaua ospatuko dute, Bizkargi Dantza Elkartearekin.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu