Nontzeberri

Miren Amuriza da BBTko lehenengo finalista

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehenengo finalaurrekoa iragan berri den asteburuan jokatu da. Finalerako txartela Miren Amurizak lortu du. Amurizaren atzetik Xabat Galletebeitia eta Aitor Bizkarra sartu ziren.

Berarekin batera Aitor Bizkarra Ruiz (AbadiƱo), Imanol Uria Albizuri (Algorta), Julen Erezuma Arzanegi (Gernika-Lumo), Unai Mendiburu Valor (Algorta) eta Xabat Galletebeitia Abaroa (Lekeitio) aritu ziren. Esan genuen bezala, horietarik guztietarik irabazle atera dena zuzenean sailkatu da finalera, eta besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa Igorren jokatuko da, azaroaren 25ean. Hirugarren finalaurrekoa, ostera, Lekeition jokatuko da abenduaren 1ean, eta abenduaren 15ean finala jokatuko da, 17:00etan, Bilboko Bilbao Arenan (Miribilla).

Informazio guztia: www.bertsozale.eus/bizkaikotxapelketa

Exit mobile version