ESZENA

“Zurrunbilo”, Euskal Arte Eszenikoen Jaialdia, Gasteizen

Asteburu honetan, apirilaren 12tik 14ra, Zurrunbilo Euskal Arte Eszenikoen Jaialdia izango da Gasteizeko Baratza aretoan.

Egunez eguneko egitarauak barikuan zabalduko ditu bere ateak Benetan Be taldeak egingo duen Inondik inora lanarekin. Inondik inora umorea eta poesia, musika zuzenean eta panpinak uztartuz, jakin-mina eta desobedientzia sustatzen dituen haurrentzako antzezlana da. “Oso garrantzitsua da postari batentzat beti erne egotea, beti sasoian mantentzea. Ez da lan makala postariok egin behar duguna, etxerik etxe, kalerik kale, mendirik mendi, bide, aire eta itsaso zabaletan zehar. Zuek bidalitako gutunak, postalak eta paketeak hartzailearengana garaiz helarazteko! Beti zehatz eta zorrotz. Ezin da inondik inora paketerik zabaldu, gutunik ireki edo postalik irakurri. Inondik inora ere ez.”

Horren osteko egunetan beste saio batzuk izango dira. Hala, apirilaren 13an, euskal arte eszenikoen inguruko topaketa profesionala izango da, 16:00etan. Geroago, 20:00etan, Kamikaz Kol. & Ttak Teatroak Agur eta Dolore obra eskainiko du, eta Doos Kol-Eva Guerrero taldeak Gorpuztu pieza.
Azkenik, apirilaren 14an, Axut Artedramak Zazpi senideko obra oholtzaratuko du, 19:00etatik aurrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button